XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIDEGABETUBA, EUZKERA-BITTARRTEZ PARIS'EN BIDERATUTA.

Dublin'etik, an ixan zan Batzarr nagosittik etosan euzkeldun batzuk.

Ni be geldokijan nintzan eurak etosanian.

¿Euzkelduna zu be? ittandu eban euren arrteko jaupari batek.

Bai, erantzun neutsan, Jaungoikuari eskarrak.

-¿Jaungoikuari eskarr eta gusti? - Bai, jauna: gauza bi dirala-ta egunero dagitsadaz eskarrak Goiko Jaunari; lenengo, kistarra, Beren eskarraz, nazalako, eta gero euzkotarr jayo nazalako.

- Tira, ba....

Egun bat edo bi igarota, gure bidaztijok.

Aberrirantz duaz.

Barriro geldokijan aurrkittuten dodaz.

Batzuk zuzen Endaya'ra duaz, beste batzuk Lourdes'era.

Bultzijak urten-agiñan dagoz; bidaztijen zorrotuak, danak bat egindda-edo, bultzi batera daruez....

Bidezkunde-zuzendarija asarre da; andera kataluñarr bat estu baño estubago dabil, zein bultzitan jun eztakijala, zorrotua bultzi batan euki, beste bultzijan jun gara-ta.

Andera euzkotarr bat be ezebillan guztiz pozik; berak, be, ez ekijan ziurr zein bultzittan jun.

(Bai-dakixu, irakurrle, Paris'ko geldokijak eztirala guriak lako txikitxubak; biar bada, lau-bost bultzi batera urteten dirala).

Alde batetik andera kataluñarrari on egittiarren, beste aldetik Lourdes'era uan bultzija, dana ingelandarrak artuta egualako, andera euzkotarr au, be, estutxu ebillan ingeles bai ekijala-ta be....

¿Zer gura dozu, andera on orrek? ittandu neutsan euzkera bigunan.

Ez estutu, emakume; igon zeu bultzi-gurrdi onetara: egija da ingelandarr orrentzako bereztuta dagola, baña zu ez estutu, lasterr aurkituko dautzut toki on bat zutzako.

-¿Euzkelduna? ittanduten eban andera on onek gustiz pozik.

- Bai, emakume; euzkelduna gogo ta gorputzez, eta emen ikusiko dozu zelan eztan alperrik euzkerea.

Euzkereak Paris'en be onura aundijak dakaz; zuk, andera on orrek, bai-dezauzu españerea, zuk bai-dezauzu ingelanderea; baña zuk eztazauzu parantzerea, eta emen parantzez egitten da.

Zuk, baña, euzkerea dezauzu eta gaurr Paris'en euzkerea jakittiak onura aundija ekarri dautzu.

¡Eta ondiño esango dabe baten batzuk EUZKEREA'k eztabela ezertarako balijo!!.

EUZKEREA PARIS'EN DONOKI-BIDIA.

Egun batzuk dirala, aurrkeztu yakon Paris'en bizi dan jaupari euzkeldun bati neskametxu bat Jauna, euzkelduna zarala esan dauste eta zeukin (berorrekin, iñuan berak) autorrtzera natorr.

Eztakizu zelako poza arrtu dodan euzkeraz autorrtuten dozula jakin dodanian.

Neuk eztakit parantzesik; eta jakin eta be, eztakit zer jazoten yatan, baña neure obenak parantzez esango ba'neuz, eztodazala ondo esan uste ixango neuke....

Ia, ba, alabatxu, eskarrak egin Goiko Jaunari euzkeraz be autorrtzeko egokerea Paris'en aurrkittu dozulako Jaungoikua'k ederrto attuten dau euzkerea, bai, eta zuk niri euzkeraz egitten daustazun letz, neuk be euzkeraz egingo dautsat Goiko Jaun onari zeure aldez.

Zuk, laztantxu orrek, mattatu beti euzkerea, euzkerea ez iñoz aiztu eta euzkera-bittartez, eta euzko-eraz mattatu beti gauza gustijen gottik, zeu matte zauzan Urrtzi Jauna.

Eta ordutik ona neskametxu ori euzkeraz autorrtzen da aste gustijetan; eta ez bera bakarrik: askotxu dira Paris'en euzkeraz autortu ta euzkera-bittartez Donoki-bidian dabiltzan neskamiak.

¡Paris'en gero!!.